XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Modu berean, Hamarrenen Jagoleengandik, urtero 150 erreal jasoten ebezan.

Guzti horri, sakramentuak emoteagaitik lortzen ziran diru sarrerak eta emoi galantak atxeki behar jakoz.

Edozelan ere, esan beharra dago diru sarreron zati handia Parrokiko gastuetan eralgiten zala, Abadeteriarentzat zuzenduta egozan zenbait partida izan ezik, adibidez:

Hautatuenak, lubarrien gaineko hamarrenen erdia, sagarraren gaineko hamarrena eta hamarrenak ordaintzen ebezan ekoizkinak.

Elizak jaustear egozanean ere, XVIII. gizaldiaren erdialdean gertatu zanez, Abadeteriaren diru sarrerok ez ziran ikutu, konponketa lanok Zaindariek ordaindu behar izan ebezala.

Dana dala, Antzinako Erregimeneko Krisiak egoerea aldatu egin eban, Lurren inorentzeak eta hamarrenak ezabatzea ekarriz.

Independentzi Gerratik 1841erarte doan aldian, hamarrenak eta hautatuenak beti behar legez ez jasotean, behinbetirako ezabatu zan uztak zergapetzen ebazan eliz zergea.

Horren ordez, alkateak dirua emoten eban kasurako, 18.730 erreal 1842an; edozelan ere, hutsaren parekoa, Eliza bien artean hamarren eta hautatuenetatik 1837-1841 bosturtean, urtero batazbeste 36.996 erreal jasoten ebezala kontutan hartzen badogu.

Bestalde, Kultu eta Kleroarentzako kontribuzinoak sarri askotan arau barik emoten ziran; 1847an, onuradunek alkatea salatu eben, akurearen zati txiki-txikia besterik ez eutselako ordaindu nonbait.

Halan ere, 1857an, arto eta garitan jasoko zanaren hamabirena kultu eta kleroari zuzentzea erabagi zan, baina alkateak sartzen zana eta urtetan ebana arretaz idatzi egiala eskatu zan.

Argi dago, hamarrenak ezabatze eta zerga txikiagoa ezartzeaz nekazalgoaren gaineko zergek erdira egin ebela, zama ertaina arinduz.

Baina sasoian ohi zanez, alkateak berak erabagiten eban zergak nork eta zenbat ordaindu, era guztietako gehiegikeriak eginez.

Onuradunen gizarte jatorriari egokonez, euretariko asko Larrabetzun jaioak ziran, honeen laurena, goi mailako familiatako bigarren semeak: Erkinigo, Gastelu, Loroño edo Goikoleatarrak; dan-danak, XVII. gizaldiko abadeak.

Geroago, barriz, erdi mailako jabeen familiatakoak ziran, esaterako: Legina, Ugalde, Landaida edo Zarandona.

Argi dago familia boteretsuek XVIII. gizalditik aurrera euren semeentzat beste bizibide oparotsuagoak aukeratu ebezala.

Beste alde batetik, Arduradun kargua ez ei zan erakargarria handikientzat, gehienetan kargua eskuratu ebenak ez ziran familiotakoak eta, Andra Mariko arduradun kargua lautan hartu eban Gasteluko Jose izan ezik.

Gauza bitxia da zelan sarrienetan kargua hartu ebenen abizena eta onuradunena beraxe zan.

Modu honetan, Goikolexean honako honeek nabarmendu ziran: Zarandonako Domingo (zortzi bider), Landaidako Martim (bost bider), Ugaldeko Cristobal (lau bider), Loroñoko Juan (lautan), Zarandonako Juan Antonio (lau bider), Ugaldeko Gabriel (hirutan).

Beraz, euren ahaideek izendatu ebezala somatu daiteke.

Arduradunon kudeaketea egoki izatetik urrun ere urrun egoan, batzutan soberan egoana eurentzat gordetzen eben eta.

Onuradunek baeuken kultura mailea, orduan inork gitxik eukana; Parrokiko jarduera guztiak liburuetan idatzi behar ebezan, sarri askotan Calahorrako ikuskatzaileek behatzen ebezan eliz liburuak hain zuzen; dana dala, batzutan euren jarrerea ahaide laikoen antzerakoa izaten zan.

Modu horretan, 1804an, Larrabetzuko Onuradun zan Ugaldeko Manuel, eliz egoereaz baliatuz, ardao erradako zergea ez ordaintzeaz salatu eben.